Donostia Eguneko Danborrada

Ig, 2013-01-06 12:59

Datorren igandean, urtarrilak 13, Donostia eguneko danborrada ospatuko da Lezon, Tomas Garbizu Musika Eskolaren eskutik.

Goizeko 12:00etan Musika Eskolatik hasiko dute  Kalejira musika mintzairako ikasleek musika bandarekin batera.

Lezoko kaleetan zehar ibili ondoren, Gurutze Santuaren Palzan elkartuko dira kontzertua emateko.

Eguraldiak laguntzea espero dugu baina hala ez balitz, kontzertua Karlos Saldise Plazan egingo da.

Zatoz danbor hotsera!

Arloa edo saila