Tomas Garbizu Musika Eskolako emanaldiak

Ar, 2013-11-12 12:52

Santa Zezilia ospakizunaren baitan programazio oparoa prestatu dute

Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna ospatuko da, musikarien zaindariaren eguna. Eta ospakizun horren harira, Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolak programazio oparoa prestatu du.

Lehenengo ekitaldia larunbatean, hilak 16, izango da. Musika Bandaren emanaldia izango da, hain zuzen, Gezala Auditorioan eguerdiko 12:30ean. Emanaldia II. Marinel Azokaren programazioan txertatu dute.

Azaroaren 21ean, berriz, musika kalera aterako dute Musikalean egitasmoarekin. 20:00etatik aurrera, Musika Eskolako talde ezberdinak herriko kaleak girotuko dituzte bere kantuekin.

Santa Zezilia eguneko programazioa azaroaren 24an, igandea, amaituko da. Egun horretan Tomas Garbizu Musika Eskolako txistularien txanda izango da. Goizeko 11:00etatik aurrera herriko kaleetan txistu hotsak gailenduko dira. 

Arloa edo saila