Piano emanaldia Musika Eskolako ikasleekin

Og, 2014-01-30 12:18

Otsailaren 6an izango da, 17:30etatik aurrera areto nagusian

Lezoko Udaleko Tomas Garbizu Musika Eskolak antolatuta, datorren otsailaren 6an piano emanaldia izango da Musika Eskolako areto nagusia, 17:30etatik aurrera.

Otsailaren 15ean eta 16an Musika Eskolako lau ikaslek Andoaingo Piano Jaialdian parte hartuko dute, eta Lezoko audizioa prestaketa gisa antolatu dute, eta bide batez, gurasoak gonbidatzeko.

Patxi Jimenez, Hodei Pingarron, Juan Andres Uribe eta Alaitz Urtizberea dira Andoainen ariko diren ikasleak. Binaka joko dute; lehenengo biek M. Mierren The old rocking chair pieza, eta bigarren bikoteak autore beraren Evening prayer.

Hauxe da otsailaren 6rako prestatu duten egitaraua:

Ikaslea

Abestia

Egilea

Jokin Galarraga

Canon

J. Pachelbe

Leire Momblona

Cazz waltz

C. Norton

Patxi Jimenez eta Hodei Pingaron

The old rocking chair

M. Mier

Juan Andres Uribe eta Alaitz Urtizberea

Evening prayer

M. Mier

Ilargi Zipitria eta Eider De la Torre

Let it be

J. Lennon- P.McCartney

Haizea Rivera

Festa

Bastien

Lur Markez

 

Xalbadorren heriotzean

X.Lete

Urtzi Clavo

 

Tarantella

Bastien

Danel Serrano

Cantico

A.G. Abril

Irene Jauregi

 

Mexikon

Bastien

Cristina Casado

Barcarolla

Bastien

 

Arloa edo saila