Klarinete eta akordeoi kontzertuak

Or, 2014-06-20 12:37

Tomas Garbizu Musika eskolako kurtso amaiera dela eta, martxan daude jada aurtengo audizioak. 

Saxo, gitarra eta trikitixa kontzertuak pasa diren arren, egitarauak aurrera jarraitzen du. Izan ere, gaur arratsaldean kurtsoari amaiera ofiziala emango zaion ekitaldian bi kontzertu eskainiko dira Lezoko Udalaren Musika Eskolan. Alde batetik, klarinete kontzertua, 18:00etan; eta bestetik, akordeoi kontzertua, 18:30etan.

Kurtsoa amaitutzat eman arren, musika egitarauak aurrera datza. Larunbatean, Sutargi abesbatzaren txanda izango da. Errenteriako Maria Magdalenaren Basilikan eskainiko dute kontzertua, arratsaldeko 20:00etan.

Ekainaren 23an, astelehena, aurtengo kurtsoko azken ekitaldia ospatuko da. San Juanak direla kontuan izanik, 19:00etatik aurrera Musika Bandak eta Trikitixa Taldeak Lezoko kaleak alaitu eta musikaz beteko dituzte kalejira sortuz. 

Arloa edo saila