Zabalik Musika Eskolako matrikulazio epea

Al, 2015-05-18 12:44

Ikasle ofizialek ostiralera arteko epea izango dute; ikasle berriena, ekainaren 22tik 26ra zabalduko da

Tomas Garbizu Musika Eskolako matrikulazio epea zabalik dago ikasle ofizialentzat. Ostiralera arteko epea, maiatzak 22, izango dute izen-ematea gauzatzeko; urrats hori eginda, tresna aukeraketa maiatzaren 29ra arte luzatuko da.

Izen-emateak Musika Eskolan egin behar dira, 16:15etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, 943 529999 telefono zenbakira deitu edo tgarbizume@lezo.net posta helbidera idatzi behar da.

Ikasle berriak
Musika Eskolan lehen aldiz matrikulatu nahi duten ikasleek, berriz, ekainera arte itxaron beharko dute. Hain zuzen, ekainaren 22tik 26ra izango dute horretarako aukera. Goizez egin beharko dute, 10:15etatik 14:00ak arte.

2015-16 ikasturtea irailaren 8an, asteartea, hasiko da. Egun bate lehenago, ekainaren 7an, ikasturteko aurkezpena egingo da 17:00etan.

Arloa edo saila