Kurtso amaierako kontzertu audizioak

Og, 2015-06-04 14:02

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek dozena bat emanaldi eskainiko dituzte, lehena bihar

Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolako ikasleak ikasturte amaierako Kontzertu-audizioak hasiko dituzte bihar, ekainak 5. 

Bi astetan –ekainaren 5etik ekainaren 19ra bitartean– hamabi emanaldi eskainiko dituzte. Lehenengoa, bihar bertan, Gezala auditorioan goizeko 11:000etan. Kontzertu pedagogikoan Ttapala saxofoilariak parte hartuko du, Musika Eskolako ikasleekin batera.

Datorren asterako beste hiru emanaldi iragarri dituzte: asteazkenean –hilak 10–, ostiralean –hilak 12– eta larunbatean –hilak 13–. Azkeneko astean, berriz, asteko egun guztietan izango da emanaldi bat. 

Egitaraua


 

Arloa edo saila