Ostiralean amaituko dira musika audizioak

Al, 2015-06-15 10:41

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek zortzi emanaldi eskainiko dituzte azkeneko astean

Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolako ikasleen ikasturte amaierako Kontzertu-audizioak azken astera heldu dira. Gaurtik hasi eta ostirala bitartean, zortzi emanaldi izango dira ikusgai Gezala auditorioan eta Musika Eskolan.

Hauxe da egitaraua:
Ekainak 15, astelehena, 17:00etan Gezalan: Flauta eta tronpetako ikasleak.
Ekainak 16, asteartea, 19:00etan Gezalan: Txistu eta akordeoiko ikasleak.
Ekainak 17, asteazkena:

  • 17:00etan Gezalan: Piano ikasleak.
  • 17:00etan Musika Eskolan: Saxofoi ikasleak.
  • 19:00etan Gezalan: Perkusio ikasleak.

Ekainak 18, osteguna, 18:30ean Gezalan: Trikitixa ikasleak.
Ekainak 19, ostirala:

  • 17:00etan Gezalan: Gitarra ikasleak.
  • 17:00etan Musika Eskolan: Klarinete ikasleak.

Flauta eta tronpeta
Hauxe da gaur arratsaldeko emanaldiko egitaraua.


 

Arloa edo saila