Musika Eskola, ikasle berrien matrikulazioa

Ekainaren 22tik 26ra bitartean egongo da zabalik

Tomas Garbizu Musika Eskolako matrikulazio epea zabalik dago, eta datorren astelehenetik aurrera,ikasle berriek izango dute matrikulatzeko aukera. Astebete izango dute, 22tik 26ra –biak barne–.

Izen-emateak Musika Eskolan egin behar dira, 10:15etatik 14:00etara. Informazio gehiagorako, 943 529999 telefono zenbakira deitu edo tgarbizume@lezo.net posta helbidera idatzi behar da.

Ikasturtearen hasiera 
2015-16 ikasturtea irailaren 8an, asteartea, hasiko da. Egun bat lehenago, irailaren 7an, ikasturteko aurkezpena egingo da 17:00etan Musika Eskolan bertan.
 

Arloa edo saila