Bihar, ekainak 20, Kantujira kalez kale

Or, 2015-06-19 08:10

12:00etan aterako da, Aiton Bordatik

Bihar, ekainak 20, Kantujira izango da herriko kaleetan zehar. Eguerdiko 12:00etan aterako da, Aiton Bordatik. Ibilbide honakoa izango da: Aiton Borda, Kaialde, Kale Nagusia eta Gurutze Santuaren Plaza.

Abestuko diren kantak hauek izango dira:

  • Kantatutzera noa zelebrekeriak
  • Galerianoaren kanta
  • Maitiak galde egin zautan
  • Festarik behar bada
  • Herriko festak
  • Ilun ikarak
  • Iruñeko ferietan
  • Triste bizi naiz
  • Txantxibiri


Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan eskura daitezke. 

Arloa edo saila