Azaroaren 21ean, Kantujira kalez kale

Og, 2015-11-19 07:23

12:00etan aterako da, Aiton Bordatik

Larunbatean, hilak 21, Kantujira izango da herriko kaleetan zehar. Eguerdiko 12:00etan aterako da, Aiton Bordatik. Ibilbidea honakoa izango da: Aiton Borda, Kaialde, Kale Nagusia eta Gurutze Santuaren Plaza.

Abestuko diren kantak hauek izango dira:

  • Behin batian Loiolan
  • Itsaso ondoan
  • Herribera
  • Oi ama Eskual Herri
  • Askatasun ibilkuntza
  • Baigorriko Herria
  • Nire Sentimendua
  • Mendian gora haritza
  • Intxauspeko alaba.

Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan eskura daitezke. 

Arloa edo saila