Larunbatean, Kantujira kalez kale

Or, 2016-04-15 06:09

12:00etan aterako da, Aiton Bordatik

Larunbatean, hilak 16, Kantujira egingo da herriko kaleetan zehar. Eguerdiko 12:00etan aterako da, Aiton Bordatik. Ibilbidea honakoa izango da: Aiton Borda, Kaialde, Kale Nagusia eta Gurutze Santuaren Plaza.

Abestuko diren kantak hauek izango dira:

  • Oi, Pello Pello
  • Maitasuna
  • Aldapeko
  • Zibilak esan naute
  • Bineta eta txapela
  • Guretzat
  • Ituringo arotza
  • Habanera
  • Loretxoa

Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan eskura daitezke.
 

Arloa edo saila