Musika Eskolako matrikulazio epea

 

Ikasle ofizialek maiatzaren 9tik 20ra izango dute matrikulatzeko aukera, ikasle berriek, aldiz, ekainaren 20tik 24ra

Tomas Garbizu Musika Eskolako matrikulazio epea gaur, astelehena maiatzak 9, zabalduko da ikasle ofizialentzat -joan den urtean matrikulatuta zeudenentzat-. Maiatzaren 20ra bitarte izango da aukera izen-ematea gauzatzeko. Behin matrikulazioa eginda maiatzaren 27ra arte luzatuko da tresna aukeraketa.

Musika tresnen artean ondorengoak hautatu ahal izango dira: trikitixa, panderoa, pianoa, sintetizadorea, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, fliskornoa, akordeoia, tronpeta, gitarrak, bateria edota gitarra elektrikoa.

Matrikulazioa Musika Eskolan egin behar da arratsaldeko 16.15etatik 20.00etara.

Ikasle berriak
Musika Eskolan lehen aldiz matrikulatu nahi duten ikasleek ekainaren 20tik 24ra egin beharko dute euren izen-ematea. Matrikulazioa Musika Eskolan gauzatu beharko dute goizeko 10.15etatik 14.00etara.

2016-2017 ikasturteari irailaren 6an emango zaio hasiera. Egun bat lehenago, irailaren 5ean arratsaldeko 17.00etan, kurtso aurkezpena egingo da.

Informazio gehiago eskuratzeko 943 52 99 99 telefonora deitu daiteke edota tgarbizume@lezo.net helbide elektronikora mezua bidali. 

Arloa edo saila