Musika Eskolako tasak eta hobariak

Erreklamazioak eta iradokizunak jartzeko azken eguna ekainaren 13a izango da

Udalbatzarrak, 2016-04-14an egindako ezohiko bilkuran, hasiera batez onartu zituen Tomas Garbizu Musika Eskolako 2016/2017 ikasturterako tasak eta hobariak.  Orain, hogeita hamar eguneko epea izango da erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko. Azken eguna ekainaren 13a izango da.

Dokumentua Kontuhartzailetzan dago -Alondegi, Gurutze Santuaren plaza 3-. Erreklamazioak edota iradokizunak aurkezteko, udaletxeko Erregistro Nagusira joan behar da, astelehenetik ostiralera, 08.00etatik 13.30era.

Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik edo iradokizunik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko dira.

Arloa edo saila