Musika Eskolako matrikulazio epea

La, 2016-06-18 21:00

Ikasle berriek, ekainaren 20tik 24ra izango dute matrikulatzeko aukera

Tomas Garbizu Musika Eskolako matrikulazio epea astelehenean, ekainak 20, zabalduko da ikasle berrientzat, hau da, 2012, 2011, 2010 eta 2009 (4,5,6 eta 7 urte) urteetan jaio diren haurrentzat eta musikara inoiz etorri ez direnentzat. Ekainaren 24an amaituko da izen ematea gauzatzeko aukera. 

Musika tresnen artean ondorengoak hautatu ahal izango dira: trikitixa, panderoa, pianoa, sintetizadorea, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, fliskornoa, akordeoia, tronpeta, gitarrak, bateria edota gitarra elektrikoa.

Matrikulazioa Musika Eskolan bertan egin behar da, goizeko 10:15etatik 14:00etara.

Ikasturte berria
2016-2017 ikasturteari irailaren 6an emango zaio hasiera. Egun bat lehenago, irailaren 5ean arratsaldeko 17:00etan, kurtso aurkezpena egingo da.

Informazio gehiago eskuratzeko 943 52 99 99 telefonora deitu daiteke edota tgarbizume@lezo.net helbide elektronikora mezua bidali.  

Arloa edo saila