Musika Eskolako ikasturte berria irailaren 6an hasiko da

Az, 2016-07-13 13:57

Ikasle berrien zerrenda, plaza hutsen eskaintza eta onartutako diru-laguntzen jakinarazpena egin da

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasturte berria, 2016-2017, datorren irailaren 6an hasiko da. Ohar honen bitartez Musika Eskolako arduradunek hiru jakinarazpen egin nahi dituzte:

Batetik, ikasle berrien zerrenda argitaratu dute. Bertan, onartuen eta itxaron zerrendan daudenen berri eman da. Bestetik, irailera begira, geratzen den plaza hutsen eskaintzaren berri eman dute. Azkenik, onartutako diru-laguntzen zerrendaren berri eman dute.

Irailaren 5ean ikasturtearen aurkezpena egingo da arratsaldeko 17.00etan Musika Eskolan. Bertan informazio guztia emango da. 

Arloa edo saila