Udal gobernu Taldea Ikurrina Egunarekin

Or, 2014-03-21 08:29

Geurea Ikurrina Herri Ekimenak antolatu du biharko, martxoak 22

Udal gobernu taldeak bat egin du Geurea Ikurrina Herri Ekimenak biharko, martxoak 22, antolatu duen Ikurrina Egunarekin, eta herriko balkoiak ikurrinekin betetzeko deia bere egiten du ere.

Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da Euskal Herria plazan. Ondoren, ikurrinaren aldeko kalejira egingo dute herrian zehar.

Egitarau osoa eta Ikurrina Egunarekin bat egin duten herriko elkarteen eta eragileen zerrenda lotura honetan ikus dezakezu.

Arloa edo saila