Merkatari eta ostalariei gonbitea

Og, 2014-05-22 15:20

Maiatzaren 27an pintxo-tailerra antolatu dute euren ekarpenak jasotzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak Partaidetzazko Aurrekontuak egitasmoa martxan jarri du Oarsoandean –ekimen bera ari dira garatzen Urola Erdian, Tolosaldean eta Bidasoaldean–.

Eskualde bakoitzean 500.000 euro jarriko ditu herritarren esku, parte hartze prozesu baten bitartez zertan inbertitu erabaki dezaten. Lehendabiziko fasean, herritarren proposamenak jasotzea da helburu nagusia, eta horretan ari dira.

Oraingoan,  merkatari eta ostalariekin pintxo-tailerra antolatu dute maiatzaren 27an. Oiartzunen egingo da, Oarsoaldeako Garapen Agentzian –Astigarragako bidea, 2 (Mamuteko bulego eraikina) – 14:00etatik 15:30etara.

Arloa edo saila