Astelehenean, maiatzak 4, zabaltzen da eta maiatzaren 15era arte izena emateko aukera izango da
Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura sailak antolatzen dituen Udaleku Irekietarako izen-emate epea maiatzaren 4an zabalduko da –maiatzaren 15era arte izango da matrikulatzeko aukera–.
Udaleko Irekiak hiru eta hamar urte arteko neska-mutilei –2005tik 2012era jaioak– zuzendutako jarduera da. Lezon egingo dira, uztailaren 1etik 30era (biak barne), astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian, 9:30etatik 13:30etara –lanean ari diren gurasoentzat eta beti ere taldea sortuko balitz Haurtzaindegi zerbitzua jarriko da, 8:00etatik aurrera–.
Informazio gehiago, eskuorrian. Matrikula, berriz, Euskara eta Kultura sailean edo internet bidez egin behar da.