Lezoko kale-izendegia, web gunean

Ar, 2015-05-19 09:58

Besteak beste, udalerriko ondare artistikoen informazioa jasotzen da

Joan den astetik hona, Lezoko kale-izendegia web gunean kontsulta daiteke. Bertan, kale bakoitza non dagoen kokatzeaz gain, askotariko informazioa jasotzen da: udal bulegoak, kirol instalazioak, osasun zentroa, industrialdeak, autobus geltokiak, baserriak eta abar non dauden.

Horretaz gain, udalerriko ondare artistikoak eta baserri zein oinetxeak identifikatu eta audio grabazioen bidez eraikin bakoitzaren historiaren berri ematen da. 

Arloa edo saila