Ezohiko Tokiko Gobernu Batzarra

Az, 2015-09-09 15:47

Asteartean, irailak 15, goizeko 9:00etan hasiko da Gobernu Batzar aretoan

Datorren asteartean, irailak 15, Ezohiko Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2015eko uztailaren 27an egindako Ezohiko Tokiko Gobernu Batzarreko akta onartzea (Akta onartzea).
  2. Langile batek eskatutako borondatezko lan eszedentziaren luzapena (Pertsonala).
  3. Aiton Borda tabernaren zerbitzuaren inguruan egindako eskaerak erantzuteko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  4. Gaxuxa elkarteari dagokion 2015. urteko dirulaguntzaren 2. zatia ordaintzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  5. 2015-16 ikasturteko Ludoteka zerbitzuaren kudeaketaren kontratazioa hasteko proposamena (Kultura).
  6. D15/00856 alkate dekretua berrestea (Alkatetza eta Delegatuak).
  7. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  8. Galde eskaerak.
Arloa edo saila