Urriaren 5ean, Tokiko Gobernu Batzarra

Og, 2015-10-01 08:36

Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, urriak 5, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  • Egoki irudituz gero, 2015eko irailaren 21ean egindako bilkuraren akta onartzea (Akta onartzea).
  • DISOLARE S.L.ri lehen erabilera baimena ukatzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  • Donibane kaleko 7.an igogailua jartzeko  obra baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  • Juan Ramon Michelenari, CONSTRUCCIONES MICHELENA Y LECUONA SUCESORES, S.L. enpresaren izenean, HIE 4 Kabitte eremuko B5 lursailean 18 etxebizitza eta garaje eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  • 2015ko aurrekontuari dagozkion kirol entitateen ohiko jarduera garatzeko dirulaguntzak emateko proposamena (Kirolak).
  • D15/00910 alkate dekretua berrestea (Alkatetza eta Delegatuak).
  • Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  • Galde eskaerak.
     
Arloa edo saila