Emakumeen nazioarteko eguna aldarrikatzeko ekimen ugari Lezon

Al, 2019-03-04 10:10

Mercedes Saldañaren “Emakumeok bizirik, mujeres vivas, mujeres con fuerza” lelopeko argazki erakusketa ibiltariaegingo da Lezon zehar martxoaren 7tik 21era

Emakumeen eskubideen inguruko hainbat film eskainiko dira eta eskulanen erakusketa ere izango da ikusgai

Gaxuxa elkarteak, Herri eskolak, Pasaia-Lezo Lizeoak, Lezo Institutuak, Koadrillategik, Lezoko osasun zentroak, Lezoko Mugimendu Feministak eta Lezoko Udaleko Berdintasun sailak elkarlanean antolatu dituzte aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunaren ekintzak. Egitarau zabala aurkeztu dute martxoak 8aren inguruan eta lezoarrak animatu nahi dituzte ekimen horietan parte hartzera:

Martxoaren 7tik 21era: “Emakumeok bizirik, mujeres vivas, mujeres con fuerza” lelopeko  argazki erakusketa ibiltaria egingo da liburutegia, Osasun Zentroa, Kiroldegia, Talota kafetegia, Udaletxeko ataria eta Herri Eskolan zehar. Mercedes Saldaña artistaren erakusketa da. Amparo Saldañaren argazkietan emakumea oinarri duten kaleko graffiti erraldoiak erakusten dira, kalea gurea dela gogoraraziz. Argazkiek, kalean lasai ibiltzeko aukera aldarrikatu nahi dute, inork gure bidea oztopatu gabe.

Argazki bakoitzak lelo bat darama 5 hizkuntzatan idatzia: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta arabieraz. Erakusketa dela eta, yincana bat antolatuko dute Herri Eskolakoek gaia haurrekin lantzeko.

Martxoak 8an:Greba Eguna izango da. 10.30etan Udaletxeko atarian gosaria eskainiko du herriko mugimendu feministak, ondoren, 12.00etan, elkarretaratze eta gogoeta saioa egingo da, emakumeek egindako musikaz lagunduta. Arratsaldeko 18.30tan  elkarretaratzea egingo da, berriz ere, herriko plazan.  Amaitzeko, Errenteriara joateko aukera izango da, ekimenetan parte hartzera.

Martxoak 9an:Emakumeen eskubideei buruzko film laburrak  eskainiko dira Gezala Auditoriumean arratsaldeko 19.00etan.

Martxoak 16an: Gaxuxa elkartearen eskutik Gezala Auditoriumean bideoforum-a egingo da, arratsaldeko 18.30etan.Eskainiko den filma “Los limoneros” izango da.

Martxoaren 11etik 16ra:Gaxuxa taldeko kideen eskulanen erakusketa ikusgai izango dugu Kultur Aretoan.

 

Lehen esan bezala, Udalak eta egitarauaren antolakuntza landu izan duten eragileek lezoarrak gonbidatu nahi ditu ekimenetan parte hartzera. Aldarrikatu ditzagun guztiok emakumeen eskubideak.

 

Hemen egitaraua.

Arloa edo saila