Iker Sanzek aurresku txapelketako garaikurra utzi du udaletxean

Az, 2016-12-14 14:14

Urriaren 1ean Gipuzkoako XXXVI. Aurresku Txapelketa ospatu zen Pasaian eta bertan, garaile izan zen Iker Sanz lezoarra.

Hori dela eta Sanzek trofeoa jaso du eta orain, ohitura den moduan, ordezkatzen duen udalerriko, hau da, Lezoko udalean utziko du garaikurra urte osoan zehar ikus gai egon dadin bertan. Gauzak horrela, gaur goizean Jesus Maria Martiarena alkateari trofeoaren entrega egin dio. Pleno aretoan ezarri dute Segurako txapelketan lortutako beste garaikurraren alboan.

Sanzek hiru urte jarraietan edo bost ez jarraietan txapelketa irabaziko balu, garaikurra behin betiko Udalean geratuko litzateke. 

Arloa edo saila