Airearen kalitatea

Lezon garatzen diren giza jardueren ondorioetako bat kutsadura atmosferikoa da. Jarduera horiek eragina dute airearen kalitatean, eta zarata sortzen dute. Horrek, noski, eragina du gizakion eta ingurumenaren osasunean. Lezoko airearen kalitateari buruz eskuragarri dagoen informazioa jasotzen da atal honetan.

Erreferentziazko araudia

Estacion de medición en Polentzarrene

  • 34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzkoa.
  • 2008/50/CE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2008ko maiatzaren 21ekoa, airearen kalitateari eta Europan atmosfera garbiago bati buruzkoa.
  • Araudi berria: 102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatearen hobekuntzari buruzkoa.

Lezoko airearen kalitatea: Polentzarreneko estazio neurtzailea

Kutsatzaileak neurtzeko estazio finkoak, Polentzarrene plazan dagoenak, neurtzen du Lezoko airearen kalitatea. Estazio hori Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Eusko Jaurlaritzaren Sarearen barruan dago eta hainbat parametroei (tenperatura, presio atmosferikoa, erradiazioa, hezetasuna) eta kutsatzaileei (SO2, NO, PM10, PM2.5, O3, CO, NO2 ) buruzko datuak jasotzen ditu.

Datu horiek egunero berritzen dira, eta on-line kontsulta daitezke Eusko Jaurlaritzako web orrialdean:

PM10 kutsatzailearen datu historikoak:

Pasaialdeko airearen kalitatea hobetzeko Ekintza Plana Central Térmica de Lezo

2003 eta 2004. urteetan Lezoko eta Errenteriako estazioek garai hartako araudiak (1073/2002 Errege Dekretua) PM10 (10 mikrako diametroa baino gutxiago duten partikulak) kutsatzailearentzat ezartzen zituen kutsadura-mugak gainditu zituen.

Oarsoaldean bezala, beste hainbat eskualdetan ere mugak gainditu ziren, eta hortaz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak airearen kalitatea hobetzeko jarduera-planak egin zituen LABEINen laguntzaz. Guztira 18 udaletako airearen kalitatea aztertu zen, kasu bakoitzean atmosferan zeuden arazoen arabera. Azterketa horien helburua diagnostikoa egitea eta neurri zuzentzaileak proposatzea da.

Lezoren airearen kalitatearen azterketa, Pasaialdeko eskualdearentzako egindako Ekintza Planean barneratzen da. Azterketa hori material partikulatuan (PM10) eta nitrogeno oxidoan (NOx) oinarritu zen. Izan ere, lehenengoak legeak ezarritako mugak gainditu zituen, eta  NOx-a isurketa guneak bereizten laguntzen duen aztarna kutsagarritzat jotzen da.

Lezo inguruko PM10  eta NOx emisio foku nagusiak*

  • Industria sektoreko fokuak: Pasaiako zentral termikoa, Pasaiako portuko zamalanak.
  • Garraio sektorea: A-8 eta N-1 errepideetako zirkulazioa.
  • Egoitza eta zerbitzu sektorea: Errenteria – Pasai Antxo hiri multzoa.

* Pasaialdeko airearen kalitatearen ekintza planaren arabera