“Jaizkibel Natura 2000 Sarea” erakusketa Lezon

Datorren martxoaren 3an, Naturaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren harira, Lezoko Udalak, hain zuzen, Ingurumen eta Trantsizio ekologikoaren sailak, Eguzki talde ekologistarekin elkarlanean, “Jaizkibel Natura 2000 Sarea” argazki erakusketa antolatu du.

Aipatu erakusketa ikusgai egongo da Kultura aretoan martxoaren 2tik 6ra bitartean, goizeko 11:00-13:30 eta arratsaldeko 17:00-19:30 ordutegian.

Gauzak horrela, irudi eta argazki ezberdinen bitartez, erakusketaren helburua da Jaizkibel mendian egun dauden ingurumen zein kultur balioak ezagutaraztea eta bide batez, Lezoarrak horiek zaindu eta babestearen inguruan kontzientziatzea, egungo arriskuak bistaraziz.

Jaizkibel Natura 2000 Sare europarraren baitan kokatzen da, basa faunaren zein basa floraren habitat naturalen kontserbaziorako sortutako sarea, alegia.

Arloa edo saila