Kantujira saio berria azaroaren 19an

Hirugarren Kantujira saioa eguerdiko 12:30etan abiatuko da Aiton Bordatik

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.

Hirugarren kantujira, azaroaren 19an izango da. Eguerdiko 12:30etan, Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaiera emanez.

 

 



Hirugarren Kantujiran abestuko diren kantak ondorengoak izango dira:

  • Oi, Pello Pello
  • Iparragirre
  • Bake mina
  • Urrundik
  • A, a, a, ardo
  • Gorri naparra
  • Goizuetan
  • Maitiak galde egin zautan
  • Pasaiako herritik
  • Kantari euskalduna

 

Arloa edo saila