Larunbatean, abenduaren 17an, Kantujira saioa

Al, 2016-12-12 10:58

Laugarren Kantujira saioa eguerdiko 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.

Laugarren Kantujira, abenduaren 17an izango da. Eguerdiko 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaiera emanez.

Laugarren Kantujiran abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Jaun Baruak, Kupela Kupela, Elurra Teilatuan, San Simon eta San Juda, Kaxka Zuri, Ai Zer Plazerra (Ama), Aita Semeak, Agur Xiberoa eta Azken Dantza Hau. (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke)

Anima zaitezte!

Arloa edo saila