Kantujira saio berria larunbatean, urtarrilaren 21ean

Bosgarren Kantujira saioa eguerdiko 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.

Bosgarren Kantujira, urtarrilaren 21ean izango da. Eguerdiko 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan emango zaio amaiera.

Bosgarren Kantujiran abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Euskara Plazara, Salamankara, Greziako Itsasontzia, Itsaso Ondoan, Guk Euskaraz, Agure Zaharra, Lili Bat Ikusi Dut, Oi Ama Euskal Herria eta Ezkogaietan. (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke)

Anima zaitezte!

Arloa edo saila