Herri Ingurunea -Ibilbide Osasuntsuak

Aktiboa izatea, zu eta zure osasunerako mesedegarria izango da, eta honakoetan lagunduko zaitu:

  • Gozamena sentitzen
  • Autonomoagoa izaten eta sentitzen
  • Aktiboa izaten bizitzaren beste arloetan (familia, kultura, komunitatea...)
  • Kardiopatia koronarioa, hipertentsioa, istripu zerebro-baskularrak sahiesten
  • Depresioa saihesten
  • Bihotzeko, arnasketako eta muskuluetako sistemek hobeto funtzionatzen
  • Zure pisua eta gorputz-osaera hobetzen
  • Koloneko eta bularreko minbizia saihesten
  • Zure hezurrek osasun hobea izaten
  • Harreman berriak egiten
  • Erortzeko arrisku gutxiago izaten
  • Zure osasun mentala eta egoera animikoa hobetzen

Gogora ezazu! MOEren jarduera maila gomendioak

Adina Gutxieneko iraupena Gomendatutako iraupena Maiztasuna Intentsitatea
5-17 60 min +60 min Eguneko Neurrikoa/bizia
18-64 2 h 30 min 5 h Astero Bizia
65+ 1 h 15 min 2 h 30 min Astero

Neurrikoa

Interes guneak

Lezoko Gurutze Santuaren Basilika

Ermita txiki bat zegoen lekuan eraiki zen basilika errenazentista hau XVI. mendean. Ermitan bizarrik gabeko Kristo gurutziltzatuaren bizantziar estiloan eginiko tailua (eskultura) zegoen; munduan existitzen diren gutxienetariko bat da eta antzinatik beneratua izan dena; kondaira ugari sortu dira bere inguruan. Aipagarria da, era berean, XVIII. mendeko erretaula ederra ere.

Kale Nagusia

Balio arkitektonikoko gunea, Gurutze Santuaren plazan hasten dena eta Andreone Jauregian amaitu. XVI. mendea eta geroagoko armarridun oinetxeak aurki ditzakegu enkantuz beteriko kale honetan. Oinetxetako etxaurre batzuetan jabeen eta gertakarien berri aurki ditzakegu.

Andreone Jauretxea

XVII. Mendeko armarridun oinetxea. Pinakulu batzuek amaitzen dute, dorretxeek zituztenak imitatuz. Gaur egun udal-liburutegia da. Historian zehar erabilera anitzak izan ditu famili etxetik espetxea izaterainokok.

Zubitxo Labaderoa

Jaizkibeldik jaisten den urak sortutako Iparragirre errekatxoaren inguruan eraikitako labaderoa edo gobada-tokia. Alde banatan zituen hamar-hamabi gobarriz edo gobada marruskatzeko harriz osatua zegoen. Erdi parean zubitxo antzeko pasabide bat zuen eta teilatu batez estalia zegoen. Atzeko aldean beste putzu itxi bat ere bazuen gobara-lekuak, behiek ur garbia edan zezaten. Ondoren inguruan eraikitako hiriguneak guztiz desitxuratu badu ere, oraindik marruskatzeko harriak ikusi daitezke errekaren ubidean.

Lezoandia Zuhaiztia, “Markesane”

(Arboleda) Lezo kokatua dagoen muinoaren gainean aurki dezakegu. Bertan Lezoandia etxea eraikia zegoen, izen bereko familiaren egoitza. Gaur egun etxe horren aztarnak ikus daitezke bertan. Leku ezinhobea badiatik sartzen den haize leuna eta herriaren bistaz gozatzeko.

Herri baratzeak eta Zuhaiztia

Baratze Parkea norberaren barazkiak era ekologikoan egiteko aukera eskaintzeaz gain, aisialdi aktiborako topagunea da. Bertan, giza talde eta belaunaldi ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremana areagotzen da. Baratza parkearen sarreran dago kokatua Zuhaiztia. Bertan mahaiak eta eserlekuak daude. Parkea eta baratzen eremua Olatzar erreka zeharkatzen duen egurrezko zubiaren bitartez lotuak daude, eremu guztiak bat eginez. Eremu honen helburua da herritarrentzako bilkura eta elkar trukatze gune bilakatzea.

Xoxolur Zuhaiztia

Lezoko kaskotik hurbilen dugun harizti esanguratsuena, balio natural handikoa eta Jaizkibel mendiko ibilbideetara sarrera. Gune lasaia eta udaran fresko egoteko leku aparta. Iparragirre errekan eta haren inguruetan garai bateko giza jardueren aztarnak topa daitezke. Errota zahar baten presaren hondakinak Goikoerrotan, zutik dagoen karobi bat eta karea egiteko erabili ziren beste hainbat zulo Karobietan, su-egur edo inaurkin bila joateko erabiltzen zen gurdibide zaharra…hurbildu eta aurki itzazu.

 

 

 

Eranskinak