Maiatzaren 6an Musikoterapia ikastaroa

Ar, 2017-05-02 14:16

Larunbatean, maiatzaren 6an, musikoterapia ikastaroa eskainiko du Itziar Izagirrek 7 eta 8 hilabeteko haurrentzat Musika Eskolan

Larunbat honetan, hilaren 6an, goizeko 11:00etan Itziar Izagirrek musikoterapia ikastaroa eskainiko du 7 eta 8 hilabeteko haurrentzat. Ikastaroa Musika Eskolan izango da, eta helburu du haurren estimulazioak txiki-txikitatik lantzen joatea, eta hori sortzeko eta indartzeko musikaz baliatuko da.

Ikastaroan hainbat aspektu landuko dira. Batetik, haurrek naturalki sortzen dituzten soinuak errespetatuko eta indartuko dira. Bestalde, komunikazioa eta harremanak indartzeko eta entzumena garatzeko, soinu-paisaia atseginak sortuko dira. Beraz, musikarekin goiz lanean hasiz, diziplina anitzeko prozesu kognitiboak landuko dira.

Ikastaroa doan izango da eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Musika Eskolako bulegoetan, 943 52 9999 telefonora deituz edo posta elektroniko bidez (tgarbizume@lezo.net).

Arloa edo saila