IV. OrriBakaR literatur lehiaketa

Az, 2017-11-15 13:33

6-15 urte bitarteko Lezoko haur eta gazteek har dezakete parte lehiaketan eta lanak azaroaren 20-24 artean aurkeztu beharko dira Lezoko Udal liburutegian

Lezoko Udal Liburutegiak OrriBakaR literatur lehiaketaren laugarren edizioa martxan jarri du. Lezoko 6 eta 15 urte arteko haurrek edo liburutegiko bazkideak diren haurrek har dezakete parte.

Izenak dioen bezala, parte-hartzaileek orrialde bakar bateko lanak aurkeztu beharko dituzte, beti ere euskaraz. Edozein genero literario onartuko da: bertsogintza, olerkigintza, ipuingintza, kazetaritza, komikigintza eta abar.

Lanak azaroaren 20tik 24ra bitartean (biak barne) aurkeztu behar dira Udal Liburutegian. Lanak aurkezteko baldintzak ezagutzeko: www.lezo.eus/liburutegia.

Bost kategoria daude, eta kategoria bakoitzean bi sari banatuko dira, beraz 10 sari banatuko dira guztira - liburuak erosteko 100 euroko txartelak–. Hauek dira kategoriak:

• A maila: 6 eta 7 urtekoak.
• B maila: 8 eta 9 urtekoak.
• D maila: 10 eta 11 urtekoak.
• E maila: 12 eta 13 urtekoak.
• F maila: 14 eta 15 urtekoak.

Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 15ean izango da, 19:00etan Udal Liburutegian. Saritutako lanak Lezoko Udal Liburutegiko blogean argitaratuko dira.


 

Arloa edo saila