Merkataritza Plana

Lezoko Udalak 2013an berrabiarazi du Merkataritza euskalduntzeko plangintza. Udala Oarsoaldearekin batera arituko da koordinatuta lan honetan. Horrela, kanpaina zehatz batuk Oarsoaldetik bideratuko dira (Hemen KLIKATUZ ikusi orain arte egin direnak).

Zerbitzu eskaintza indarrean izango dugu eta zerbitzu horien zabalkundea egiten jarraituko dugu bai bisiten bidez, bai euskarriak bidaliz, bai hedabideak erabiliz. Udalen zerbitzu eskaintzaren berri ematen duen bi orrikoa helaraziko zaie teknikari baten bidez establezimendu guztiei.

Bestalde, hizkuntza paisaia euskalduntzeko ekimenak gauzatuko ditugu (errotulua euskaraz jartzeko diru laguntzak, dendako idatziak euskaratzeko itzulpen eta maketazio zerbitzua, establezimendurako hainbat elementu banatuko ditugu, "oraintxe nator", "zabalik-itxita", karteltxoak, merkealdiko kartelak, albaranak, fakturak...)

Merkataritza Euskalduntzeko Planaren helburua da Lezoko komertzioa, ostalaritza eta zerbitzuak euskalduntzea. Horretarako zerbitzu ezberdinak eskainiko dira:

            1) Itzulpenak

            2) Hizkuntza aholkularitza

            3) Ikastaroak

            4) Diru-laguntzak (errotulazioa eta poltsak euskaratzeko)

            5) Hizkuntza planak

Informazioa eskuratzeko hemen klikatu.

 

OHARRA: Kontuan izan merkataritza planaren zati batzuk Oarsoadelarekin koordinazioan egiten ditugula. Ikus hemen bertako orria.