OLA Plana

OLA Plana Oarsoaldeko enpresetan euskararen normalizazioa eragiteko plana da. Koordinazio orokorra Oarsoaldeak darama, eta parte hartzen duten enpresen herrietako udalek neurri propioak lantzen dituzte. Hori horrela Lezon enpresa batek hartzen du parte, gaur egun, OLA Planean:

· Larrialdiak

Edozeinek bere enpresan euskararen normalizazioan eragin nahi izanez gero, jakin dezala bai Oarsoaldearen, bai Lezoko Udalaren bidez laguntza izan dezakeela aholkularitza mailan eta maila ekonomikoan. Jarri zaitez harremanetan euskara zerbitzuarekin!

OLA Planaren inguruan informazio zehatzagoa nahi izanez gero, lotura honetan aurkitu dezakezu.