Urriaren 17tik aurrera eman izena Musika Eskolako ikastaroetan

Al, 2016-10-10 13:36

Eskaintza hau nagusiki ikasle helduei zuzendua dago eta interesa duten pertsonek urriaren 17 eta 31 bitartean izena eman beharko dute

Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko epea urriak 17, astelehena, zabalduko da eta urriaren 31 arte ikastaroetan matrikulatzeko aukera izango dute interesa duten pertsonek. Matrikulazioa Musika Eskolan bertan egin beharko da, 16:30etatik 20:00etara.

Ikastaro eskaintza hau nagusiki ikasle helduei zuzendua dago, dena den, badira zenbait salbuespen eta kasu horietan ikasle gazteek ere izena eman ahal izango dute.

Musika eskolak jarraian azaldutako musika tresnen inguruko ikastaroak eskainiko ditu: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarra, baxu elektrikoa, bateria, atabala, Darbuka*,  tronboia*, tuba* eta bonbardinoa*. Bestalde, bertakoak diren musika tresnen inguruko ikastaroak ere eskainiko dira: txalaparta*, panderoa*, alboka* eta dultzaina*. (* ikurra dutenak haur eta helduentzako ikastaroak dira)

Era berean, bestelako ikastaroak ere antolatu dira, hala nola, kantu modernoa-Jazz; gitarra “Euskal Kantak”; Ganbara Musika eta Errepertorioa; Musika Hezkuntza Helduentzat; Informatika Musikala; Inprobisazio Musikala; Musikoterapia, behar bereziak dituzten haurrekin; Musika Hezkuntza Goiztiarran (0-3 urte bitarteko haurrekin.); Dj (Disjey) Ikastaroa edota taldeak: konboak, folk,…

Informazio gehiago eskuratzeko 943 52 99 99 telefonora deitu daiteke edota tgarbizume@lezo.net helbide elektronikora mezua bidali.  

Arloa edo saila