"Danbolin" M.E. (Orio) eta "Tomas Garbizu“ M.E.(Lezo)
Danbolin Musika Eskola 1986. urtean sortu zen eta betidanik izan ditu taldeak helburu. Talde horien artean dago musika eskolako banda, herrian gero eta indar handiagoa hartzen ari dena. Banda honek Orioko kultur ekintza ugarietan parte hartzen du: San Nikolas eta San Pedroetako festen hasiera, Orioko banden topaketa, Musikaldi, Danbolinfest. Herritik kanpora zenbait elkartruke ere egin dituzte: Santanderreko bandarekin edo Candaseko bandarekin, adibidez. Bestalde, Oskorri taldearekin eta Donostiako Francisco Eskudero Kontserbatorioko bandarekin batera kontzertuan parte hartu dute.Gaur egun, 30 ikaslez osatutako banda gazte bat eta beste 20 ikaslez osatutako banda txiki bat ditugu.Zuzendaria ; Olaia Askasibar.
LEZOKO MUSIKA BANDA
Lezoko Musika Eskolako Banda 1991-1992 ikasturtearen hasieran sortu zen. Talde honetan, bertako ikasleek, ikasle ohiek eta irakasleek parte hartzen dute. Denera, gaur egun 35 partaidek osatzen dute. Musika Bandaren helburu nagusia, ikasleak musika tresnen praktikan eta talde lanean trebatzea da. Hasieratik zuzendaria Estanis Karrera izan da, 2022-23 ikasturte honetan, Joxean Anduaga irakasleak ordezkatu duelarik.
EURIA EGITEN BADU, KALEAN PROGRAMATUTAKO JARDUERAK AUDITORIOAN EGINGO DIRA