1996.eko Urtarrilaren 24ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urtarrilaren hogeita laua. Goizeko hamar t´erdietan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Udaletxeko Gobernu Batzordetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu, Jesús Martiarena Jaka eta Mª Carmen Viaña Balda, zinegotziak, bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1996ko urtarrilaren 10eko akta onartzea, hala balegokio.

    Aho batez onartu da 1996ko urtarrilaren 10eko akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.

    Alkateak jakinarazi du bihar, urtarrilak 25, ez ohiko eta premiazko bilkura egingo dela Juanito Treceten egoera aztertzeko.

    HIRIGINTZAKOAK:

    Obra lizentziak.:

    3.- Ematea lizentzia Eugenio Labiano Goñiri, Jiulme eraikinaren jabeen izenean, fatxada konpontzeko.

    Eugenio Labiano Goñik, Sagasti poligonoko Jiulme eraikinaren jabeen izenean, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du aipatu eraikinaren fatxada konpontzeko. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Eugenio Labiano Goñiri, Sagasti poligonoko Jiulme eraikinaren jabeen izenean, aipatu eraikinaren fatxada konpontzeko. Baldintza hauek betetzekotan, dena delarik ere:

    - Proiektua ekartzea obratan hasi baino lehen egin behar dituzten lanek etxearen egiturari ikutuz gero.

    - Behar diren neurriak hartzea automobilak ez hondatzeko eta oinezkoei minik ez emateko.

    - Indarrean dauden legeek agintzen duten eran jartzea aldamioak.

    - Lau hilabete baino lehen bukatzea lanak.

    BI: Lizentzia jasotzeko, 213.568,- pezeta ordaindu behar du.

    4.- Ematea lizentzia Juan Dozagarati, Maderas Mendi, S.L.ren izenean, pabilioia (Elias Salaberria Hiribidea, z.g.) egokitzeko.

    Aztertu ondoren Juan Dozagartek Maderas Mendi, S.L.ren izenean eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea, Elias Salaberria hiribidean biltegia jarri eta zuretik ateratako gaiak saltzen aritzeko lizentzia izateari buruzkoa. Eta begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea ere, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Juan Dozagarati, Maderas Mendi, S.L.ren izenean, Elias Salaberria Hiribidean (z.g.) duten pabilioia egokitu eta zuretik ateratako gaiak saltzen aritzeko biltegi jartzeko. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak (Osasun Sailak eta Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak) jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Lizentziarekin batera bidali zaizkio zuzenketa-neurriak).

    BI: Pabilioia egokitutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du. Eta eskabidea egiteko orduan ekarri behar ditu idatzi honekin batera bidalitako dokumentuak, beteta, eta baita iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman izanaren agiria ere.

    5.- Ematea lizentzia Ezkerro Hnos., S.L. enpresari propanoa gordetzeko depositua jartzeko, Irurtzun jatetxeko sukaldean eta kalefaziotan erretzeko.

    Aztertu ondoren Ezkerro Hnos., S.L.ek eragin eta tramitatutako iharduera-espedientea, Irurtzun jartxeko sukalderako eta kalefaziotarako behar den propanoa gordetzeko depositua jartzeko lizentziari buruzkoa. Begiratu ondoren, orobat, Udaleko teknikariaren informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Ezkerro Hnos. S.L.ri depositua (4.000 l) jartzeko Irurtzun jatetxeko (Irurtzun, 60. Sagasti poligonoa) sukalderako eta kalefaziotarako behar duen propanoa gordetzeko. Eusko Jaurlaritzak (Osasun eta Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurugiroa Saila) jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Lizentziarekin batera bidali zaizkio zuzenketa-neurrien fotokopiak).

    BI: Lizentzia jasotzeko, dena den, 20.925,- pezeta ordaindu behar du.

    6.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea Mª Cruz Urkizu Sarasuak egiteko eskabidea: lizentzia ematea Gurutze Santua plazako 4. etxeko teilatua berritzeko.

    Aztertu ondoren Mª Cruz Urkizu Sarasuak Gurutze Santua plazako 4. sotoko bizilagunen izenean egindako eskabidea. Eta begiratu ondoren, hala berean, Udaleko teknikariaren informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ez ematea eskatutako lizentzia, egin nahi dituzten lanetarako beharrezkoa baita proiektu tekniko bisatua aurkeztea.

    7.- Ematea lizentzia Gabriel Salaverry Barañanori "Lasa" pabilioia (Lopene) botatzeko.

    Hilaren 17an, eskabidea egin, proiektua ekarri eta lizentzia eskatu zuen Gabriel Salaverry Barañanok "Lasa" pabilioia, Lopenekoa (30. poligonoa), botatzeko. Horiek horrela, alkatearen 12. dekretuaren bidez pabilioia bota aurreko lanak egiten hasteko lizentzia eman zen. Hori ikusirik eta arkitektuak egindako informea azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:12. dekretua berrestea eta aipatutako pabilioia botatzeko baimena ematea.

    BI: Jabeekin sinatutako hitzarmena dela eta, zergarik ez kobratzea.

    8.- Eskabidea, Jequier Navarro Jaimek egindakoa lizentzia eskatzeko Ipintza poligonoko 6. lursaila ixteko ate bat jarrita.

    Jequier Navarro Jaimek, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen atea jarri eta Ipintza poligonoko 6. lursaila ixteko. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:PREKARIOan ematea lizentzia Jequier Navarro Jaimeri Ipintza poligonoko 6. lursaila ixteko.

    IGOKA espedienteak:

    9.- Aldekoa egitea informea J.L. Antxordoki Retegik Producciones Laiz, S.A.ren izenean aurkeztu zuen iharduera-espedientearentzat: depositua jartzea lur-azalean propanoa gordetzeko.

    Aztertu dugu Juan Luis Antxordoki Retegik (Producciones Laiz, S.A.ren izenean) eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea, Sagasti poligonoko 15-A lursailean propanoa gordetzeko depositua jartzeko (lur azalaz goitik) lizentziari buruzkoa. Eta begiratu dugu era berean, begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea. Hala, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Juan Luis Antxordoki Retegik (Producciones Laiz, S.A.ren izenean) eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientearentzat, Sagasti poligonoko 15-A lursailean propanoa gordetzeko depositua jartzeko (lur azalaz goitik) lizentziari buruzkoarentzat.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    10.-Aldekoa egitea informea Arretxene, S.A.k aurkeztu zuen iharduera-espedientearentzat: lokal batzuk egokitzea garajetarako jartzeko.

    Aztertu ondoren Arretxene, S.A.k eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea, II. sektoreko B-1, B-2 eta S-1 lursailetan, lurpean, dauden lokal batzuk garaje jartzeko lizentziari buruzkoa. Begiratu ondoren, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Arretxene, S.A.k eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientearentzat, II. sektoreko B-1, B-2 eta S-1 lursailetan, lurpean, dauden lokal batzuk garaje jartzeko lizentziari buruzkoarentzat.

    BI: Gipuzkoa Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentura bidaltzea espedientea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    11.-Onartzea Garsa Construcciones, C.B.k ekarritako faktura, Pysbe auzoa urbanizatzeko lanena.

    Aztertu ondoren Garsa Construcciones, C.B.k ekarritako kontua, Pysbe urbanizatzeko lanena, kontuan izanik Gobernu Batzordeak 1995eko irailaren 27an onartutako aurrekontua; eta begiratu ondoren, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Garsa Construcciones, C.B.k ekarritako kontua, Pysbe urbanizatzeagatik eta txukuntzeagatik ekarritakoa: 1.874.245 pezeta.

    BI: Irailaren 27an egindako Gobernu Batzordean onartutako aurrekontuan jasotzen ziren fokoak, porteriak eta iturria, 1996ko aurrekontuaren gain joango dira

    12.-Onartzea Biargi S.L.k ekarritako 2. ziurtagiria Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetan espaloiak egiteko lanena.

    Aztertu ondoren Construcciones Biargi, S.L.k ekarritako bigarren ziurtagiria, Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloiak egitearena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Construcciones Biargi, S.L.k ekarritako bigarren ziurtagiria, Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloiak egitearena: 1.324.009,- pezeta.

    13.-Onartzea Biargi, S.L.k ekarritako aurrekontua, burnizko baranda egin eta jartzearena (Elias Salaberria hiribidean).

    Puntu hau erabakitzeke gelditu da.

    14.-Onartzea Limpiezas Elurra, S.L.k 1996ko ekainera arte egindako lanen fakturak %3 handitzea.

    Aztertu ondoren Limpiezas Elurra, S.L. bidalitako idatzia, 1996ko fakturak %3 handituko direla dioena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Limpiezas Elurra, S.L.k 1996ko ekainera bitartean bidalitako fakturak %3 handitzea, Udalak dituen eraikin eta lokalak garbitzearena.

    BI: Kontratua ekainaren 30arte luzatzea.

    Garbiketa zer-moduz egiten duten zaintzeko eta begiratzeko eskatu die Gobernu Batzordeak Zerbitzuetako Batzordeari eta Udaleko aparejadoreari, kexuren batzuk ere izan direla eta.

    15.-Onartzea Tarte-k ekarritako aurrekontua Herri Eskola, Joannes Etxeberri eta Jaizkibel Azpi eskoletako berogailuen galderei kontu egitearena.

    Aztertu ondoren Tarte-k eta Calefacciones Oriok ekarritako aurrekontuak, Herri Eskolako, Joannes Etxeberriko eta Jaizkebel Azpi eskoletako berogailuen galderei kontu egiteko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Tarte-k ekarritako aurrekontua, Herri Eskolako, Joannes Etxeberriko eta Jaizkebel Azpi eskoletako berogailuen galderei kontu egiteko 1996. urtean (ekainean, uztailean eta abuztuan ez beste urte guztian): 367.087,- pezeta, B.E.Z. aparte.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    16.-Proposamena. Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergarenik ordaindu beharrik ez izatea elbarriek.

    Gizarte Ongizateko delegatuak, 14/1989 FORU ARAUAk -Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzekoak- dioena begiratu eta gizarte laguntzaileak egindako txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergarenik ordaindu beharrik ez izatea ongizateko zerbitzuak aurkeztu duen I. eraskinean heldu diren lezoarrek.

    BI: Ez onartzea Eugenio Toribio Martinek egindako eskabidea, 12 h.p. baino gehiagoko ibilgailua daukalako.

    17.-Onartzea etxez-etxeko laguntza ematea pertsona batzuei.

    a) Etxez-etxeko laguntza eskatuz Maria Hermida eta Rosalia Hermida A.k 1995ko azaroaren 29an aurkeztu zuen eskabidea ikusirik eta, horri buruz, Gizarte Laguntzaileak eman duen txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Eskatutako zerbitzua ematea, etxez etxeko zerbitzuan bajak daudenean edo etxez etxeko langileen dedikazioan gehikuntzarik dagoenean.

    - Etxez etxeko laguntzailearen zeregina: etxearen garbitasuna.

    - Zerbitzuaren ordutegia eta maiztasuna: Hilean behin, arratsaldez lau ordu.

    - Aportazio ekonomikoa: zerbitzuaren %20, hilean 1.345,-pzta.

    b) Etxez-etxeko laguntza eskatuz Mª Segunda Hualde Gartxitorena A.k 1995eko urriaren 4ean aurkeztu zuen eskabidea ikusirik eta, horri buruz, Gizarte Laguntzaileak eman duen txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Eskatutako zerbitzua ematea, etxez etxeko zerbitzuan bajak daudenean edo etxez etxeko langileen dedikazioan gehikuntzarik dagoenean, baldintza hauekin:

    - Luzapena: goizez egunero ordu ta erdi, hilean 30 ordu.

    - Zereginak: ohetik altxatu, garbitasun pertsonala, jantzi eta gosaria ematea. Gelaren txukunketa egin beharko lituzke.

    - Aportazio ekonomikoari dagokionez: Hilean 11.481,-pzta.

    18.-Onartzea Metal System, S.L.k ekarritako faktura, solairu bitartekoa egitearena Udalak Industrialdean daukan pabilioian.

    Aztertu ondoren Metal System, S.L.ek aurkeztutako faktura (1.425.024,- pezeta, guztitara), Udalak Industrialdean daukan pabilioian entreplanta bat eraikitzearena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea eta ordaintzea faktura Metal System, S.L.ri: 1.425.024.- pezeta guztitara.

    Idazkariak ohartarazi du ez dagoela kontsignaziorik gastu hau egiteko .

    Era berean tailer hau legetan behar bezala jartzeko, beharrezkoa den proiektua egitea agintzea erabaki da.

    ALKATETZAKOAK:

    19.-Akordio proposamena kalteordaina ematea 1995eko otsailaren 23an Harri-Haundi tiro-zelaia eraberritzeko lizentziarik ez ematea erabaki izanagatik.

    Hizketaldi batzuk izan ondoren Antonio Etxaniz Larrañagarekin eta aurreakordio batetara iritsi ondoren zenbateko kalteordaina (5.412.434,- pezeta) eman eta noiz eman: akordioa izenpetzean erdia (2.706.217,- pezeta) eta sei hilabetetara beste erdia. Izan ere, kalteordaina eskatu zuen hark 1995eko maiatzaren 12an Harri-Haundi tiro-zelaia eraberritzeko behin-behingo lizentzia izan eta ukatzea erabaki zelako.

    Hala, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen 30/1992 Legearen (139. artikulua eta haren hurrengoak) eta 429/1993 Errege Dekretuaren, martxoaren 26koa, Administrazio publikoen erantzunkizun patrimoniala zehazteko ihardunbidea onartzeko dena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ituna eginda bukatzeko proposatzea Antonio Etxaniz Larrañagari Admininistrazioaren erantzunkizun patrimoniala eskatzeko hasitako espedientea, 1993ko uztailaren 1ean Harri-Haundi tiro-zelaia eraberritzeko behin-behingo lizentzia eman eta 1995eko otsailaren 23an ukatzea erabaki izanagatik hasitako espedientea.

    Bi alderdiek hitzarmena sinatzea dakar akordioak, kaltearen ordaina emateko jaso zuenari. Zenbat (5.412.434,- pezeta) eta noiz (akordioa izenpetzean erdia, 2.706.217,- pezeta, eta sei hilabetetara beste erdia) aurrez adostu zen, elkarrekin hitz eginda.

    BI: Eskumena ematea alkateari kalteordaina emateko akordioa sinatzeko.

    LANGILEEKIKOAK:

    20.- Onartzea Gizarte Ongizateko langileen lan-egutegia.

    Aztertu ondoren Gizarte Ongizateko langileen lan-egutegiak, Gobernu Batzordeak ontzat hartu ditu.

    21.-Berritzea Joaquin Arrieta Sistiagarekin hilerriko administradore izateko izenpetutako kontratua, zerbitzu bat hartzekoa.

    Joaquin Arrieta Sistiagarekiko kontratua 1995eko abenduaren 31n bukatu zen. Hala, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Berritzea Joaquin Arrieta Sistiagarekiko kontratua -hilerriko administradore aritzekoa- beste urte bete: 1996ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra. Ordainsaria 1995ekoa %3,5 handitu eta ateratzen dena izango da: 47.498,- pezeta (BEZ aparte) hilean.

    22.-Berrestea alkatearen 8. eta 9. dekretuak.

    Alkatearen 8. dekretuaren bidez Xabier Fernandez Garmendiaren kontratua luzatzen (1996ko urtarrilaren 19tik otsailaren 16ra) da eta Mikel Elizalde Sagardia kontratatzea (1996ko urtarrilaren 15tik otsailaren 16ra) erabaki da.

    Alkatearen 9. eta 11. dekretuaren bidez, Eukene Arretxe Iriberri kontratatzea erabakitzen da, Manuel Mesa Ciborroren baja ordezkatzeko.

    Gobernu Batzordeak, aipatutako hiru dekretuak berretsi ditu.

    KULTURAKOAK:

    23.-Dirulaguntza batzuk ematea kultura alorreko elkarte batzuei ekintza batzuk antolatzeagatik Eguberrietan.

    Gabonetarako antolatu ziren ekitaldiagatik kultur alorreko elkarte batzuei dirulaguntzak emateko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak hurrengo laguntza hauek ematea ERABAKI DU:

    BAT:- Oroitzene AEK Euskaltegiari 241.695.- pezeta.

    - Ixkulineri 285.000.- pezeta.

    - Murixka dantza taldeari 45.000.- pezeta.

    - Altamira Auzo Elkarteari 15.611.- pezeta.

    - Txistulariei 5.000.- pezeta.

    Ordainketa hauek kulturako partidatik egingo dira. (ADO-99/9-96)

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    URJENTZIAKOAK:

    24.- Dirulaguntza ematea Herri Eskolako Guraso Elkarteari.

    Kultura gaietako zinegotziak egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Herri Eskolako Guraso Elkarteari 45.000.- pezetako dirulaguntza ematea (Luntxa egiteagatik).

    Gastu hau Alkatetzaren partidatik ordainduko da

    25.-Informea, 40.000l gasoleo gordetzeko depositua jartzea lur-azalean. Tokia: Ipintza poligonoko 6. lursaila; Ipintza kalea, 47; Vda. de Londaiz y Sobrinos de Mercader, S.A. lantegiko barrutia.

    Luis Gaytan de Ayalak eskabidea egin zuen -Vda. de Londaiz y Sobrinos de Mercader, S.A.ren izenean eta ordezkotzan- 40.000l gasoil gordetzeko adinako depositua jartzeko (lur-azalean) lehen esandako lantegiko barrutian: Ipintza, 47; Ipintza poligonoa. Era berean, proietu-teknikoa ere ekarri zuen, Ingeniería Behasak egina.

    Hala, Udalaren arkitektu-aholkulariak -honen gainean egindako informean- baloratu egin du Lezoko 110. poligonoko udal ordenantzen Aldaketak, Testu Bateratuak (hura dago orain ere indarrean), jarritako erabilera aldatzeak dakarrena. Haren argitan, bada, behean heldu den erabakia hartu du Gobernu Batzordeak. ERABAKIA:

    BAT:Oniritzia ematea, arkitektuak bere informean adierazi dituen arrazoiengatik, gasoila gordetzeko depositua jartzeari; eta IGOKA espedientea osatzeko tramiteak egiten hasteko agintzea. Eskatzaileak hitz ematen du, edozein moduz ere, urte bete baino lehen hasiko dela tramiteak egiten Ipintza poligonoko ordenantzetan heldu diren erabilerak aldatzea eskatzeko.

    Erabilerak aldatzeko espedientea onartu arte ez da izango ez iharduera-lizentziarik eta ez dapositua jartzeko obra-lizentzia behin-betikorik.

    BI: Deposituak (kamioiak garbitzeko ura gordetzeko jarritakoak) beren lursailera, partikularrera, eramateko eta lursailaren ekialdaen jarritako itxitura beren barrutiaren mugara arte atzeratzeko agintzea. Baimena ematea, prekarioan, hegoaldean eta mendebaldean aldapa handiak daudela eta badaezpada ere jarritako itxiturarik ez kentzeko oraingo tokitik; ahaztu gabe, alabaina, orain jarrita dauden tokian ez daudela beren lursailaren mugan. Horren guztiaren arrazoia da seigarren lursailean jarritako atea eta itxitura medio direla ez dagoela garbi ez barrutiaren titular zein den eta ez zer erabilera duen.

    HIRUAginpidea ematea alkateari 6. lursailean derrigor uztekoak diren lursailak uztea onartzeko behar diren agiriak izenpetu ditzan.

    26.- Galde eskaerak.

    Alkateak esan du, Gobernu Batzordeak hurrengo bilera otsailaren 14an egingo duela.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:30ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna