Bestelakoak

"Aralar, mundua leku den lurra"

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma

Más allá de ser una ventana que muestra el patrimonio natural y cultural de Aralar (frontera entre Navarra y Gipuzkoa), es una película que hará reflexionar al espectador. Los testimonios de los expertos y los pasajes de un mundo onírico, además de dar a conocer el valor de esta sierra, hacen un claro llamamiento a la conservación.

Ficha

  • Producción: Colaboración entre ON Produkzioak y Landarlan Ingurumen Elkartea
  • Dirección: Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi y Ion Fontenla
  • Director de fotografía: Iban Toledo
  • Guion: Lorea Agirre e Idurre Eskisabel
  • Imagen, edición y entalonaje: Iban Toledo
  • Sonido en directo: Olaia Sanchez, Egoitz Covo, Danel Ciaurriz (Labrit Multimedia) e Iñigo Azkue
  • Posproducción de sonido: Labrit Multimedia
  • Música: Pello Ramirez
  • Diseño gráfico: Arkaitz Barriola
  • Duración: 85 minutos
  • Versión original: Euskera, castellano e inglés
  • Subtítulos: Euskera, castellano, inglés y francés
  • Página web: www.aralardokumentala.eus

Bertso txapelketa: Antton Aizpurua + Maialen Akizu + Jon Gurrutxaga Urbieta + Asier Ibarguren + Iñigo Izagirre + Unai Mendizabal

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma

Gipuzkoa Bertsotan. Sailkapen saioa. Bertsolariak: Antton Aizpurua, Maialen Akizu, Jon Gurrutxaga Urbieta, Asier Ibarguren, Iñigo Izagirre, Unai Mendizabal. Antolatzailea: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.

Gipuzkoa Bertsotan - Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma

Gipuzkoa Bertsotan udazkenean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea da.

Orotara 84 parte hartzaile izango ditu sailkapen faseak. Horiekin batera, 15 gai jartzaile, 18 epaile, 3 idazkari eta beste hamaika kide arituko dira antolakuntza lanetan.
Maiatzaren 4tik 25era 14 saio jokatuko dira, 14 herri desberdinetan. Egun bakoitzean, ordu berean, bi saio izango dira.

Lezon, Maiatzaren 12an izango da Gezala Auditoriumean 17:00tan. Aurkezlea: Ane Ezenarro Beristain

Bertsolariak:

  • Unai Mendizabal Jauregi
  • Jon Gurrutxaga Urbieta
  • Maialen Akizu Bidegain
  • Iñigo Izagirre Urteaga
  • Asier Ibarguren Amundarain
  • Antton Aizpurua Aldape


Bertsolariek egin beharreko lanak: 
- Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
- Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, bina bertso.
- Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, bina bertso.
- Kartzelako lana: binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.

Sarrerak:
- Bazkideak: 5 €
- Gazteak: 5 €
- Gainerakoak: 7 €

* 6-16 urtekoak hartuko dira gaztetzat.
* Sarrerak saioaren egun berean salduko dira, aretoan bertan.
* Leihatila 16:00tan irekiko da.
* Saioko aforoa mugatua da.

Txapelketako informazio guztia: www.bertsozale.eus webgunean

"Linbo Planeta"

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma

Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso?

Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.

Fitxa artistikoa

  • Idazketa eta zuzendaritza: Ainara Gurrutxaga
  • Zuzendaritza eta eszenografia: Urko Redondo
  • Antzezleak: Miren Alkala eta Alvaro Garayalde

Ikuskizunaren fitxa

  • Ikuskizun mota: antzerkia
  • Publikoa: 6 urtetik gorakoak
  • Iraupena: 50 min