Abenduaren 30erako aurreikusia zegoen kontzertua urtarrilaren 2an ospatuko da

Ar, 2022-12-27 10:33

Gabonetako egitarauak aurrera jarraitzen du Lezon. Hala, datozen egunetan, musika, San Silvestre haur krosa eta koplekin gozatzeko aukera izango dute lezoarrek.

Hala ere, abenduaren 30erako aurreikusia zegoen musika kontzertua atzeratu behar izan da. Urtarrilaren 2an ospatuko da, 19:00etan Gezala Auditoriumean. Bertan, Garazi Goñi pianoan eta Ane Espina biolinean izango dira.

Eguberriez gozatu!

Arloa edo saila