Akordeoi ikasleen audizioa azaroaren 23an

Og, 2018-11-22 15:35

Musika Eskolako akordeoi ikasleek Arrasateko akordeoi lehiaketan parte hartuko dute abenduan eta bertan joko dituzten obrak eskainiko dituzte Lezon arazoaren 23an, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan Musika Eskolan

Esan bezala Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako akordeoi ikasleek Arrasateko akordeoi lehiaketan parte hartuko dute datorren hilean.

Hori dela eta, lehiaketarako prestatu dituzten obrak joko dituzte gurasoei zuzendutako audizioan. Erakustaldia azaroaren 23an, ostiralean, izango da arratsaldeko 19:00etan Musika Eskolan.

Audizioan parte hartuko dute Lezoko Ibai eta Asier Olaziregi anaiek, Unai Trekuk eta Markos Bizarrok eta Usurbilgo Maddi Zuloaga eta Gorka Arroyok. 

Musika Eskolatik gurasoak audizio erakustaldira gonbidatu nahi izan dituzte haurrek eskainiko duten musikaz gozatzeko. 

Arloa edo saila