Akordeoi ikasleen audizioa azaroaren 24an

Ar, 2017-11-21 11:19

Musika Eskolako akordeoi ikasleek Arrasateko akordeoi lehiaketan parte hartuko dute abenduan eta bertan joko dituzten obrak eskainiko dituzte Lezon arazoaren 24an, ostiralean, arratsaldeko 19:30ean Musika Eskolan.

Esan bezala Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako akordeoi ikasleek Arrasateko akordeoi lehiaketan parte hartuko dute datorren hilean.

Hori dela eta, lehiaketarako prestatu dituzten obrak joko dituzte gurasoei zuzendutako audizioan. Erakustaldia azaroaren 24an, ostiralean, izango da arratsaldeko 19:30ean Musika Eskolan.

Audizioan parte hartuko dute Lezoko Ibai eta Asier Olaziregi anaiek eta Unai Trekuk eta Usurbilgo Maddi Z., Intza A. eta Gorka Arroyok. 

Musika Eskolatik guraso zein herritarrak audizio erakustaldira gonbidatu nahi izan dituzte haurrek eskainiko duten musikaz gozatzeko. 

Arloa edo saila