Inauterietan ere, Tomas Garbizu Musika Eskolako kideak Lezoko kaleak alaitzen

Datorren otsailaren 20tik 25era bitartean Inauteriak ospatuko dira Lezon eta festa egun horietan ere, Tomas Garbizu Musika Eskolako kideak herriko kaleak alaitu eta girotuko dituzte.

Hauek dira Musika Eskolak eskainiko dituen emanaldiak:

  • Otsailak 20, Ostegunzuri:
    • Trapujaleren jaitsiera Martizkone baserritik, arratsaldeko 19:30ean Gurutze Santuaren plazan.
  • Otsailak 21, Ostiralori:
    • Zirikuen kalejira, 17:30ean Murixkaren lokaletik abiatuta Gurutze Santuaren plaza arte.
  • Otsailak 25, Asteartebeltz:
    • Trapujaleren epaiketa, arratsaldeko 19:00etan Gurutze Santuaren plazan.

 

Arloa edo saila