Kantujira saio berria irailaren 21ean

Az, 2019-09-18 11:27

Ikasturteko lehen Kantujira saioa eguerdiko 12:30etan abiatuko da Aiton Bordatik

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.

Uda ostean, ikasturteko lehen kantujira, irailaren 21ean izango da. Eguerdiko 12:30etan, Aiton Bordatik abiatuko da eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan izango du amaiera.

LehenKantujiran abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: 

  • Baliaren bertsoak
  • Elizatikan Konbenturaino
  • Ez dut Bilatzen
  • Markesaren Alaba
  • Festarik Behar bada
  • Amaren Besoetan
  • Amodio zoin den zoroa
  • Behin Batian Loiolan
  • Urtxintxak
  • Guk Euskaraz
  • Itsasontzi Baten

Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke.

Arloa edo saila