Kantujira saioa, larunbatean, apirilaren 13an

Or, 2019-04-12 11:17

Kantujira saioa eguerdiko 12:30etan abiatuko da Aiton Bordatik

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.

Zazpigarren Kantujira, apirilaren 13an izango da, eguerdiko 12:30ean. Aiton Bordatik abiatuko da, eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaituko da.

Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke, baita ere link honetan.

Anima zaitezte! 

Arloa edo saila