Kantujira saioa, larunbatean, ekainaren 16an

Az, 2018-06-13 17:37

Kantujira saioa eguerdiko 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.

Datorren Kantujira saioa, larunbatean, ekainaren 16an izango da. Eguerdiko 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren plazan emango zaio saioari amaiera.

Kantujira saio honetan abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Amak ezkondu ninduen, Anttoni eta Antton, Begiak parrez parrez, Compostelako erromesa, Ilun ikarak, Aberriaren mugak, Gora ta gora beti, Martxa baten lehen notak, Jo txistua eta Egun sentia. (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke)

Anima zaitezte! 

Arloa edo saila