Kantujira saioa, larunbatean, otsailaren 16an

Kantujira saioa eguerdiko 12:30etan abiatuko da Aiton Bordatik

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.

Seigarren Kantujira, otsailaren 16an izango da, eguerdiko 12:30ean. Aiton Bordatik abiatuko da, eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaituko da.

Kantujira saio honetan abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Marinelaren Bakardadea, Non Geratzen den Denbora, Xur-Xuri, Txoria-Txori, Euskararen Txantxangorriaren Kanta, Aldapan Gora, Itsasoa Gara, Xalbadorren Heriotzean, Arratsalde Honetan eta Lau Teilatu. (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke)

Anima zaitezte! 

Arloa edo saila