Larunbatean, ekainaren 17an, Kantujira saioa

Og, 2017-06-15 15:09

Hamargarren Kantujira saioa eguerdiko 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.

Hamargarren Kantujira, ekainaren 17an izango da. Eguerdiko 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaiera emanez.

Hamargarren Kantujiran abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Amak ezkondu ninduen, Anttoni eta Antton, Begiak parrez parrez, Compostelako erromesa, Ilun ikarak, Aberriaren Mugak, Gora ta gora beti, Martxa baten lehen notak, Jo txistua eta Pello Joxepe. (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke)

Anima zaitezte!

Arloa edo saila