Musika Eskolak antolatzen dituen Gabonetako kontzertuak aurkeztu dira

Or, 2021-12-10 14:17

8 ekitaldi izango dira guztira eta segurtasun neurri guztiak bermatuko dira.

Lezoko Musika Eskolak 2021 urteko kontzertuak aurkeztu ditu gaur goizean.

Aurkezpenean Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatea eta Xanti Espina, Musika Eskolako arduraduna egon dira.

Kontzertuak ospatzeko, segurtasun eta higiene neurriak bermatzen jarraituko du Musika Eskolak, orain arte egin duen bezala. Unean uneko neurri sanitarioek aldaketak eragin ditzakete egitarauean.

Gabonei zuzendua dagoen lehendabiziko kontzertua asteburu honetan ospatuko da, abenduaren 11ean. Ganbara musikako kontzertu hau 16:30ean hasiko da, Musika Eskolan.

Abenduaren 18an, 12:30ean, Musika Eskolako TIB2 eta TK1 ikasleen kontzertua Kiroldegiko Frontoian izango da.

Abenduaren 20ean, Musika eta Mugimendua 1.1 kontzertua Gezala Auditoirumean izango da, 17:30ean.

Abenduaren 22an, 19:00etan, Gezalan, Kontzertu - audizioa.

Abenduaren 23an, Musika eta Mugimendua 1.2 kontzertu - audizioa 17:30ean Gezalan. Eta ondoren, 19:30ean, Aiton Borda eta Sutargi abesbatzen kontzertua Gurutze Santuaren Basilikan.

Abenduaren 24ean, “Hator, hator kantatzea” egitasmoaren kalejira egingo da Euskal Herria Plazan 12:00etan.

Urteari amaiera emateko, abenduaren 31ean, 18:30ean, urte amaierako kalejira “Koplak kantari” antolatu da herriko kaleetan zehar. Tomas Garbizu Musika Eskolako, talde koralak, trikitixa taldea eta Aiton Borda eta Sutargi abesbatzek parte hartuko dute.

Arloa edo saila
Eranskinak
Egitaraua11.42 MB