Musika Eskolako 2017-2018 ikasturterako matrikulazioa

Og, 2017-05-11 13:51

Ikasle ofizialek maiatzaren 19ra arte izango dute izena-emateko aukera eta maiatzaren 26ra bitartean tresna aukeraketa egin beharko dute. Ikasle berriek aldiz, maiatzaren 22tik 26ra bitartean matrikulatu beharko dute.

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasle ofizialek dagoeneko datorren ikasturterako matrikulazioa egiteko aukera zabalik dute maiatzaren 19ra arte eta maiatzaren 26ra bitartean aukeratu beharko dute musika tresna.

Ikasle berrientzat aldiz, maiatzaren 22an zabalduko da matrikulazio-epea eta 26ra arte izango duke izena-emateko aukera. Hezkuntza mota hau 4 eta 7 urte bitarteko haurrei dago zuzendua, 2010, 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaio diren haurrentzat da, hain zuzen. Helburua da, pedagodia sistemaren bitartez, haurren adierazpenerako, musikarako eta mugimendurako gaitasuna esnatzea eta garatzea.

Musika Eskolak eskaintzen dituen instrumentuen artean daude: trikitixa, panderoa, pianoa, sintetizadorea, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, fliskornoa, akordeoia, tronpeta, gitarrak, bateria edota gitarra elektrikoa.
Matrikulazioa Musika Eskolan bertan egin behar da, arratsaldeko 16:15etatik 20:00etara.

Ikasturte berria

2017-2018 ikasturteari irailaren 5an emango zaio hasiera. Egun bat lehenago, irailaren 4ean arratsaldeko 17:00etan, kurtso aurkezpena egingo da.

Informazio gehiago eskuratzeko 943 52 99 99 telefonora deitu daiteke edota tgarbizume@lezo.net helbide elektronikora mezua bidali. 


 

Arloa edo saila