Musika Eskolako 2018-2019 ikasturterako matrikulazioa

Az, 2018-05-02 17:04

Ikasle ofizialek maiatzaren 7tik 18ra arte izango dute izena-emateko aukera eta maiatzaren 25era bitartean tresna aukeraketa egin beharko dute. Ikasle berriek aldiz, maiatzaren 21etik 25era bitartean matrikulatu beharko dute

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasle ofizialek maiatzaren 7tik 18ra egin ahal izango dute datorren ikasturterako matrikulazioa eta maiatzaren 25era bitartean aukeratu beharko dute musika tresna.

Ikasle berrientzat aldiz, maiatzaren 21ean zabalduko da matrikulazio-epea eta 25era arte izango dute izena-emateko aukera. Hezkuntza mota hau 4 eta 7 urte bitarteko haurrei dago zuzendua, 2011, 2012, 2013 eta 2014 urteetan jaio diren haurrentzat da, hain zuzen. Helburua da, pedagogia sistemaren bitartez, haurren adierazpenerako, musikarako eta mugimendurako gaitasuna esnatzea eta garatzea.

Musika Eskolak eskaintzen dituen instrumentuen honakoak dira: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarrak eta bateria.

Matrikulazioa Musika Eskolan bertan egin behar da, arratsaldeko 16:15etatik 20:00etara.

Ikasturte berria

2018-2019 ikasturteari irailaren 4an emango zaio hasiera. Egun bat lehenago, irailaren 3an arratsaldeko 17:00etan, kurtso aurkezpena egingo da eta musika-tresnen ordutegiak banatuko dira.

Informazio gehiago eskuratzeko 943 52 99 99 telefonora deitu daiteke edota tgarbizume@lezo.net helbide elektronikora mezua bidali. 

Arloa edo saila