Piano audizioa otsailaren 14an

Ar, 2018-02-06 10:51

Andoaingo Piano Jaialdian parte hartuko duten Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute otsailaren 14an arratsaldeko 18:00etan Musika Eskolan.

Otsailaren 24 eta 25ean Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolako ikasleek Andoaingo Piano Jaialdian parte hartuko dute.
Hori dela eta, aurretik, jaialdirako prestatu dituzten abestiak eskainiko dituzte audizio batean. Audizioa otsailaren 14an izango da arratsaldeko 18:00etan Musika Eskolako areto nagusian.
Egitaraua:
Guztira 15 ikasleek parte hartuko dute audizioan eta lezoarrek abesti ezberdinez gozatu ahal izango dute, hala nola, Txori txiki bat, American Jazz Scene, Binbili Bonbolo edo Fairy tail, beste zenbaiten artean. Ikusi hemen egitarau osoa. 

Arloa edo saila